Liu Xiang
Liu Xiang | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hautetsia: 12th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) , 11th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Putuo Barrutia, 1983ko uztailaren 13a (41 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Ge Tian (en) (2014 - 2015) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | East China Normal University (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hesilaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 87 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 189 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liu Xiang (txinera tradizionalez: 劉翔; txinera sinplifikatuz: 刘翔; pinyinez: Liú Xiáng; Shanghai, Txina, 1983ko uztailaren 13a) atleta txinatar ohia da, 110 metro hesietan espezializatu zen eta atletismo txinatarraren figura nagusia izan da urte askotan zehar. Distantzia horretan bere markarik onena 2006an lortutako 12,88 s da, egungo Asiako errekorra da eta munduko errekorra izan zen 2008ko ekainera arte. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan olinpiar txapelduna izan zen.
Txinako Ekialdeko Normal Unibertsitateko ikaslea izan zen, 2001ean urrea irabazi zuen Beijingeko Unibertsitateetako atleten txapelketan, eta baita Osakan (Japonia) ospatutako Ekialdeko Asiako Jokoetan.
2002an munduko elitean sartu zen, 18 urte besterik ez zituela Lausannako (Suitza) atletismo txapelketa garrantzitsua irabazi zuen 13.12 denborarekin, Asiako errekor berria eta urteko munduko laugarren markarik onena zen. Urte horretan Asiako txapeldun ere izendatu zen Manilan (Filipinak), eta urrea irabazi zuen Busan (Hego Korea) Asiako Jokoetan.
2003an brontzezko domina irabazi zuen 60 metro hesietan Birminghameko Indoor Munduko Atletismo Txapelketan, eta udan brontzea Parisko Aire libreko Munduko Atletismo Txapelketan, 13,23 segundurekin, Allen Johnson (urrea) eta Terrence Trammell (zilarra) estatubatuarren ondoren.
2004ko urte hasieran zilarra irabazi zuen 60 metro hesietan, Budapesteko (Hungaria) pista estalitako munduko txapelketan. Baina urte hartan bere momentu onena Atenasko Olinpiar Jokoetan iritsi zen, mundu guztia harrituta utzi zuen urrezko domina irabazita eta Colin Jackson britainiarrak 1993az geroztik zuen munduko errekorra berdinduta 12,91 markarekin. Bigarren Terrence Trammell iparramerikarra izan zen (13.18), eta hirugarren Sydney 2000ko txapelduna, Anier Garcia kubatarra (13.20).
Emaitza hauek atletismoaren ikurretako bat izatera eman zuen, Asiako jatorria edukitzeak ere deigarriagoa egin zuen, izan ere, normalean pista probetan ez zegoelako nabarmentzen zen asiarrik, gizonezkoen kategorian behintzat.
2005ean urte ona izan zuen, nahiz eta ezin izan zuen 13 segundutik jaitsi. Urteko bere marka onena Lausanan egin zuen 13,05 marka lortuz, urteko munduko bosgarren marka onena izan zen. Helsinkiko Munduko Txapelketara sasoi betean iritsi zen eta urrea irabazteko zorian egon zen, ehunen bakar batengatik galdu zuen Ladji Doucouré frantziarraren aurka (13.07 eta 13.08). Xiang-ek zilarrezko domina lortu zuen Allen Johnson-en aurretik, brontzea lortuz 13.10rekin.
2006ko uztailaren 11an, 110 metroko munduko errekorra hautsi zuen Lausanako Super Grand Prix-ean 12,88 segunduko marka lortuz.
Pekingo Olinpiar Jokoetan ezin izan zuen parte hartu, kanporaketak hasi baino lehenago, lesio bat izan zuen eta ez parte hartzea erabaki zuen. 2015eko apirilaren 7an, 31 urte zituela, atletismo profesionaletik erretiratu zela iragarri zuen, oinetako lesio berri batengatik.[1]
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelketa | Kokalekua | Proba | Postua | Marka |
---|---|---|---|---|---|
2001 | Asiako Jokoak | Osaka, Japonia | 110 m hesi | 1 | 13.42 |
Joko Unibertsitarioak | Pekin, Txina | 110 m hesi | 1 | 13.33 | |
2002 | IAAF Super Grand Prix | Lausana, Suitza | 110 m hesi | 2 | 13.12, Asiako errekorra |
Asiako Txapelketa | Kolonbo, Sri Lanka | 110 m hesi | 1 | 13.56 | |
Asiako Jokoak | Busan, Hego Korea | 110 m hesi | 1 | 13.27 | |
2003 | Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa | Birmingham, Erresuma Batua | 60 m hesi | 3 | 7.52 |
Munduko AtletismoTxapelketa | Paris, Frantzia | 110 m hesi | 3 | 13.23 | |
2004 | Campeonato del Mundo Indoor | Budapest, Hungaria | 60 m hesi | 2 | 7.43 |
Olinpiar Jokoak | Atenas, Grezia | 110 m hesi | 1 | 12.91 Munduko errekorra | |
2005 | Munduko AtletismoTxapelketa | Helsinki, Finlandia | 110 m hesi | 2 | 13.08 |
2006 | IAAF Super Grand Prix | Lausana, Suitza | 110 m hesi | 1 | 12.88 Munduko errekorra |
IAAF Finalak | Stuttgart, Alemania | 110 m hesi | 1 | 12.93 | |
Asiako Jokoak | Doha, Qatar | 110 m hesi | 1 | 13.15 | |
2007 | IAAF Super Grand Prix | Lausana, Suitza | 110 m hesi | 1 | 13.01 |
Munduko AtletismoTxapelketa | Osaka, Japonia | 110 m hesi | 1 | 12.95 | |
2008 | Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa | Valentzia, Espainia | 60 m hesi | 1 | 7.46 |
Olinpiar Jokoak | Pekin, Txina | 110 m hesi | Ez zuen bukatu (lesioa) | ||
2009 | Ekialdeko Asiako Jokoak | Hong Kong | 110 m hesi | 1 | 13.36 |
2010 | Asiako Jokoak | Guangzhou, Txina | 110 m hesi | 1 | 13.09 |
Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa | Doha, Qatar | 60 m hesi | 7 | 7.65 | |
2011 | Munduko AtletismoTxapelketa | Daegu, Hego Korea | 110 m hesi | 2 | 13.27 |
Asiako Txapelketa | Kobe, Japonia | 110 m hesi | 1 | 13.22 Txapelketako errekorra | |
2012 | Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa | Istanbul, Turkia | 60 m hesi | 2 | 7.49 |
Diamante Liga | Eugene, Ameriketako Estatu Batuak | 110 m hesi | 1 | 12.87 | |
Olinpiar Jokoak | Londres, Erresuma Batua | 110 m hesi | Ez zuen bukatu (lesioa) |
Marka pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proba | Marka | Urtea | Oharrak |
---|---|---|---|
60 metro hesi | 7,43 s | 2006 | |
110 metro hesi | 12,88 s | 2006 | Munduko errekorra izan zen |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Colin Jackson |
110m Hesiko Munduko Errekordun 2004ko abuztuaren 27tik - 2008ko ekainaren 12ra |
Ondorengoa Dayron Robles |
Aurrekoa Anier Garcia |
110 Hesiko Olinpiar Txapeldun Atenas 2004 |
Ondorengoa Dayron Robles |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «2004 Olympic 110m hurdles champion Liu Xiang retires | NEWS | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Shanghaitarrak
- Txinako atletak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Munduko errekordunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Hesi-lasterkariak
- Txinako urrezko dominadun olinpikoak